Tenisa





ZER DA TENISA?

Tenisa Ingalaterran sortutako kirol bat da, XIX. mendean sortutako kirola. Pilota txiki batekin eta erraketa batekin jokatzen dute teniseko jokalariak. Jokalari bat beste baten kontra jokatzea da normaleena, baina bi biren kontra jokatzea ere balio dau. Teniseko jokalariei tenislari deritze. Jokoaren helburua, erraketaz pilota tenis zelaia banatzen duen sarearen gainetik bidaltzea da, aurkaria arauz itzultzeko gai izan ez dadin ahaleginduz.

ZELAIA.

Zelaiko zorua, ezberdina izan daiteke lehiaketa batetik bestera. Gehien erabiltzen diren teniseko zelaiak, lur trinkoz, belarrez eta material sintetikoz egindakoak dira. Zelaiko zabalera, 10,973 m-koa da eta Luzeera, 21,774 m-koa da.




ARAUAK.



Sakea: Zerbitzu esaten zaion ekintza honen bidez, pilota jokoan jartzen da. Norberaren zelai eremuko hondoko marraren atzetik egin behar da, marra zapaldu gabe. Kolpea hartu ondoren, pilotak sare gainetik pasa eta aurkariaren sake eremuan, diagonalki kontrakoan, jo behar du lurra. Zuzena izan arren, pilotak sarea ukitu badu, “let” gertatu dela esaten da, eta berriz egin behar da sakea. Zerbitzua puntu bakoitzaren hasieran egiten da, eta bi aukera izaten dira sakea zuzen egin ahal izateko. Sake mota ezberdinak daude: laua, “lifting-a” eta moztua, pilotari eragindako efektuaren arabera. Kasu bakoitzean era desberdinean hartzen da erraketa.



Kolpeak: Partidan pilota erraketaz jotzeari deitzen zaio horrela. Pilotari norberaren zelaian lurra jo ondoren nahiz jo aurretik eman dakioke kolpea. Botea eman ondoren, drive eta errebes kolpeak erabiltzen dira: lehenengoan, erraketari eusten zaion alde beretik ematen da kolpea; bigarrenean kontrako aldetik. Botearen aurretiko kolpeetan bolea da aipagarriena. Kontuan hartu behar da, pilotak aurkariaren zelaiaren zatiaren barruan jo behar duela lurra sare gainetik iragan ondoren.






Sarea: Tenis zelaia bitan banatzen du. Zelaian zeharka dagoen oihal zuriz estalitako kabletik zintzilikatzen da. Kableari zelaitik kanpo dauden bi zutabeek eusten diote. Sarearen zuloek txikiak izan behar dute, pilota ez pasatzeko modukoak.






Pilota: Zuria edo horia izan daiteke, kautxuz egina eta forratua; barrutik hutsa da, gainak uniformea izan behar du eta josturarik gabea.






Erraketa: Zurezkoa edo gai sintetikozkoa izaten da normalean. Zati kolpekaria ertz obalatuan mihiztatutako lokarri sarea da. Ezaugarriz oso erraketa ezberdinak erabiltzen dira; pisu ezberdinekoak, esaterako, erabiltzaileen (emakume, haur, gizonezko) arabera. Heldulekuaren diametroa ere ezberdina da pisuaren arabera.



Puntuazioa: Set bakoitza hainbat joko edo gametan banatzen da. Set bat irabazteko, jokalariak sei joko lortu behar ditu, aurkariaren gain gutxienez bi jokotako aldea izanik. Halako alderik ez badago, jokoak aurrera egingo du jokalarien artean bi jokoren aldea lortu arte. Set batean jokalariek seina jokotan berdintzen badute, txapelketa askotan “tie-break” edo “bat-bateko heriotza” izeneko desberdinketa sistema erabiltzen da: jokoak aurrera egiten du bietan batek zazpi puntu lortu arte; horretara iritsi denak bi puntuko aldea baldin badu, berea da jokoa; aldea txikiagoa baldin bada, jokoan jarraitzen dute, bietako batek bi puntuko aldea lortu arte. Lau puntu lehenengo ateratzen dituenak eskuratzen du jokoa. Hiru puntura berdintzen badute (deuce), bi puntu segidan atera behar dira jokoa eskuratzeko. Aurrera egiten du jokoak halakorik gertatu arte. Jokoan puntuak kontatzeko era berezia da: ateratako lehen puntuari "15" esaten zaio, bigarrenari "30" eta hirugarrenari "40"; laugarren puntua ateratzeak, berriz, jokoa eskuratzea esan nahi du, gorago aipatutako berdinketa kasuak salbu. Kontatzeko era hori plazako lehengo pilota jokoei zor zaie, non puntua egindakoan, hurrengo sakea 15, 30 eta 40 metro gehiagoko puntutik egiten baitzen. Itxura guztien arabera, euskal jokoetan erabiltzen zen sistematik heldu dira puntuen izen horiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario