Saskibaloia



ZER DA SASKIBALOIA?

Saskibaloia baloi bat sare bat zintzilik duen saki batean sartzean datzan kirola da. Funtsean , bost jokalarik osotutako bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Bigarren laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da. AEBetako liga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutuko iraupena du.


ZELAIA

Jokorako zelaia 28x15 metro neurtzen duen laukizuzena da. Alboetan 3,05 metroko altueran dauden bi saski ditu, taulan batean zintzilikaturik daudenak. Jokalariak libreki mugi daiteke zelaitik.



JOKORAKO ARAUAK.

Saskibaloian pilota norabide guztietara bota dezakezu esku batekin edo bi eskuekin. Pilota kolpekatu dezakezu norabide guztietara esku batekin edo bi eskuekin, baina ez ukabilekin. Jokalariak ezin du korri egin baloiarekin. Jokalariak pilota hartu duen lekutik bota behar dau. Pilota eskuekin heldu behar da. Besoa edo gorputzagaz baloia heldu. Ezin da onartu besoarekin kargatzea, heltzea, bultzatzea, kolpekatzea edo sangotrabatzea aurkariari. Pilota bandatik ateratzen denean, zelaiaren barrura jaurtiko da.  



No hay comentarios:

Publicar un comentario